XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10.1.1. Dagokien kidegoan sartzeko eskatzen den tituluaren erkatutako fotokopia.

Gorabehera hori justifikatzetik salbuetsita egongo dira eskabide-orriak aurkezteko epean titulu hori alegatu edo justifikatu dutenak.

10.1.2. Herri-administrazioetako inolako zerbitzutik, diziplinazko espediente baten ondorioz egotzitakoa ez izanari eta herri-iharduerarako gaitasun-gabetua ez egoteari buruzko zinpeko aitorpena edo agintza, hautatutako lehiatzaileen zerrenda argitaratzen den xedapenean eraskin gisa agertzen den ereduaren arabera.

10.2. Ezarritako epearen barruan, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkezten ez dituztenek, edo agiri horiek aztertzetik bigarren oinarrian adierazitako baldintzetako baten jabe ez direla ondorioztatuko balitz, ez dira karrerako funtzionario izendatu ahal izango eta beraien iharduketak baliogabe geratuko dira, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzunkizunaren kalterik gabe.

Hamaikagarrena.- Karrerako funtzionarioen izendapena.

Hautaketa-prozesua bukatu ondoren, prozesu hori gainditzen duten lehiatzaileek dagozkien kidegoetako karrerako funtzionarioen izendapena jasoko dute, eta beren lanpostuetan lanean jarraituko dute.

II. ERASKINA

MEREZIMENDUAK BALIOESTEKO BALIO-TAULA

1.- ALDEZ AURREKO IRAKASLE-ESPERIENTZIA. (gehienez 6 puntu)

1.1) Irakaskuntza pribatuan egindako ikasturte oso bakoitzagatik, lehiakide den kidegoari dagozkion espezialitateetako lanpostuetan... 1,500 puntu

1.2) Irakaskuntza publikoan egindako ikasturte oso bakoitzegatik, lehiakide den kidegoari dagozkion espezialitateetako lanpostuetan.. 1,500 puntu

2.-IKASKETA-ESPEDIENTEA. (gehienez 2,000 puntu)

Izaera orokorrez eta lehiakide den kidegoan sartzeko aurkezten den eskatutako tituluari dagokion ikasketa-espedientearen batezbesteko nota bakarrik balioetsiko da, ondoren adierazten den eran:


6 punturaino ... 1,000
6,01etik 7,5 puntutaraino ... 1,500
7,51etik 10 puntutaraino ... 2,000

3.-IKASKETA-TITULAZIOAK. (gehienez puntu 1)

Eskatzen ez diren unibertsitate-titulazioak, lehiakide den kidegoan sartzeko alegatu gabekoak: